Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu da
Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 1tik 19ra bitartean izango dira. 2020 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago.
Guztira, 320 plaza eskainiko dira 4 eta 12 urte bitarteko haurrek oporretan euskaraz eta aisialdiaz ekintzen bitartez gozatzeko. Udalak antolatutako udako eskaintza hau aurrera eramateko 90.960€ko partida bideratu da. Loramendi Euskara Elkartea arduratuko da programa kudeatzeaz.
Hona hemen udaleku irekietako eskaintza:
Datak: Uztailaren 1etik 19ra.
Nori zuzenduta: 2012-2020 urte bitartean jaiotako haurrei.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, ostegunetan, 9:00etatik-17:00etara
Prezioa: 90 euro.
Izen-ematea online: Gaurtik (maitzaren 7a) maiatzaren 21era arte. Ume bakoitzeko formulario bat bete beharko da.
Hona hemen lotura
https://forms.gle/ZFb3yrpU7XWkgMKCA
Telefono zenbakia: 747421869
Bulego ordutegi eta egutegia:
Loramendi euskara elkartea
Durana Kalea 11
Goizez: 11:00-13:00
Arratsaldez: maiatzak 9,14,16,21 .16:30tik 18:00
Emaila: loratu@loramendielkartea.eus