Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 8an zabalduko da

2023/05/08
Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 3tik 21era bitartean izango dira. 2011-2019 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Inskripzioak hilaren 19ra arte egin ahal izango dira udal webgunean.

Udaleku irekiak uztailean zehar haurrek aisialdiaz gozatzeko antolatzen den programa da. Ondo pasatzea, naturaz gozatzea eta berdinkideekin harremanak izatea da euskaraz eskaintzen den zerbitzu honen helburua.

Guztira, 320 plaza eskainiko dira 4 eta 12 urte bitarteko etxeko txikienek oporraldiaz gozatzeko. Udalak bultzatutako programa aurrera eramateko 86.272 euroko partida bideratu da. Loramendi Euskara Elkartea arduratuko da kudeaketaz.

Informazio zehatza:

Datak: Uztailaren 3tik 21 era.

Nori zuzenduta: 2011-2019 urte bitartean jaiotako haurrei.

Ordutegia: astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara. Ostegunetan, berriz, 9:00etatik 17:00etara.

Prezioa: 85 euro.

Izen-ematea online: Maiatzaren 8tik 19ra bitartean. Ume bakoitzeko formulario bat bete beharko da.

Inprimakia bete hemen.