Udalbatzak Santakurtzen hornidura eta saneamendu sareak berritzeko lanak lizitaziora ateratzea onartu du
Asteazkenean egindako ezohiko Osoko Bilkuran Udal Gobernuaren aldeko botoekin – EH Bildu abstenitu egin zen– Santakurtz kalea eta haren inguruetako hornidura eta saneamendu Plan Bereziaren lanak lizitaziora ateratzea onartu zen, 2.334.800 euroko zenbatekoan (BEZa barne).
Obrak Kurtzebarri eskolako eraikinaren amaieratik kuartelaren ondoan dagoen erdi-biribilgunera doan bidean egingo dira. Hornidura eta saneamendu sareak berritzeaz gain, kalea ere berrurbanizatuko da. Lehiaketaren oinarrien arabera, obrak hamabi hilabeteko epean gauzatuko dira, eta udazkenean hastea aurreikusten du Udalak.
Bestalde, Irati Pagoagak (EH Bildu) kargua utzi zuen, sei urtez zinegotzi izan ondoren. Pagoaga Naiara Olabarria Bengoak ordezkatu du.