Udalak maskarak banatuko ditu merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen artean

2020/05/14

Udala herriko dendei, ostalaritza-establezimenduei eta zerbitzuei maskarak banatzen hasi da. Gu Haziak Gara elkarteak eskuz egin ditu aurpegiko babesle horiek, Udalaren enkarguz. 200 maskara inguru banatuko dira.

Ekimena Hemengaz.eus kanpainaren barruan kokatzen da. Honen helburua merkataritzari, ostalaritzari, autonomoei eta negozio txikiei laguntzea da, jarduera bertan behera utzi behar izan dutelako edo osasun krisiaren ondorioz fakturazioa murriztu zaielako.