Kale garbitasunean hobekuntzak

2024/12/04

Udalak herriko hainbat puntutan kale garbitasuna indartzeko beharrak ikusi ditu eta horretarako aldaketa batzuk egin dira eta egingo dira hurrengo hilabeteetan. Udalaren helburua kaleak espazio atsegin eta erosoak izan daitezen lortzea da.  

Kale garbitasuneko zerbitzuak, orain arte 343.339 eurotako gastua izan du, 2024an aldiz, urteko 451.984 eurotako gastua suposatu du eta etorkizunean balio hori handitzea espero da, igotzen ari diren hainbat gastu direla medio. Beraz, denon artean erronka honi aurre egin behar zaio. 

Gai honi helduta, Udala egoera hau hobetzeko dauden baliabideak eraginkorrak izan daitezen lanean ari da. Gaur egun, 7 pertsona ari dira Aretxabaletako kaleak garbitzen baliabide ezberdinekin. Urteko egun guztietan garbitzen dituzte kaleak, gune batzuk egunero eta beste eremu batzuk beharren arabera, maiztasun ezberdinekin.  

Badaude urteko garai batzuk, esaterako, udazkena, ez dela erraza eroritako hosto guztiak batzea.  Baina ingurune garbi eta atsegina bermatzea da helburua eta zerbitzua momentuko beharretara egokitzeko ahalegina egingo da.  

Horretarako, Udalak herriko kaleetako garbitasuna hobetzeko jarraian aipatzen diren aldaketak egin ditu; 

  • Toki batzuetan lurra garbitzeko programa berezi bat jarri du martxan, San Migeleko Bedarreta eta Plazako arkupeetatik hasita. 

  • Paperontzi berriak jarri dira herriko gune estrategikoetan, kirol guneetan, futbol zelai inguruan, parkeetan eta azbeko pasealeku inguruan batik bat. 

  • Futbol zelai barruan paperontzi berriak jarriko dira.  

  • Kirol guneetan garbiketa maiztasuna ere handitu da, astean hiru egunetatik, sei egun garbitzera pasatu da.  

Udalak hartutako neurriekin eta norberaren konpromisoarekin, kaleak espazio garbi eta atsegin bihurtzea lortuko da.