Udalak errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jarrerak bultzatzeko kanpainarekin bat egin du
Emakundek, foru aldundiekin eta EUDELekin landidetzan, uda garaian errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak bultzatzeko kanpaina abiatu du.
Beldur Barik programak Eraso sexistarik gabeko uda izeneko materialak zabaldu ditu, gazteen artean ematen den indarkeria sexista prebenitzeko. Hori dela eta, Aretxabaletako Udalak kanpaina honekin bat egiten du eta eskuragarri jartzen ditu Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak gida, eta Beldur Barik izena duen Spotify-eko musika zerrenda.
Eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da, bai herritarrena, baita erakundeena ere. Bide honetan aurrepausoak eman behar ditugu. Kanpaina honen helburua jendarte aktiboa sortzea da uda honetan, eraso sexistarik gabeko espazioak eraikitzen laguntzeko.
Uda honetan ere Beldur Barik jarrera!