Udalak dirulaguntzen deialdia jarri du abian
2022/04/21
Laguntzak hainbat arlotan garatutako proiektuei zuzenduta daude: kirola, kultura, euskararen sustapena, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza, enplegua sortzea edo gazteek etxebizitzak alokatzea.
Udalak aurten emango dituen dirulaguntzen programen deialdia abian da. Tokiko elkarte eta erakundeek 2022an hainbat esparrutan garatuko dituzten jarduerak eta proiektuak lagunduko dira laguntza ekonomiko hauen bidez: kirola eta kultura sustatzea, euskararen erabilera bultzatzea, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzarako ekimen solidarioak gauzatzea, edo enplegua sortzea. Deialdi honetara bideratzen den partida 150.423 eurokoa da (gerora handitu egin daiteke).
Dirulaguntza hauek jasotzeko eskabideak https://www.aretxabaleta.eus egoitza elektronikoaren bidez egingo dira.
17 programa:
- 2022. urtean kultur proiektuak eta programak gauzatzeko dirulaguntzak.
- Grabazioak egiteko masterrak eta beste produkzio kulturaletarako dirulaguntzak.
- 2022. urtean baserri auzoetako eta herri auzo barruko jaien araudia, kultur proiektuak eta programak gauzatzeko dirulaguntzak.
- Euskara ikasteko matrikula gastuak ordaintzeko dirulaguntzak.
- Aretxabaletako udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoei euskararen normalizazioarekin zerikusia duten ikastaroak egiteko dirulaguntzak.
- Euskararen erabilera sustatzen duten elkarteei eta erakundeei dirulaguntzak.
- Irakaskuntza arautuaren eremuan irabazi asmorik gabe diharduten gurasoen elkarteek egindako ekintzetarako dirulaguntzak.
- Etxebizitzen alokairua ordaintzeko gazteei dirulaguntzak emateko oinarri espezifiko arautzaileak.
- Garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzak.
- Adikzioen tratamendurako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri espezifikoak.
- Beren jarduera gizarte zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak.
- Eskola gastuei aurre egiteko banakako dirulaguntzak.
- Aretxabaletako kirol taldeen jarduera arruntarentzat dirulaguntzak.
- Aretxabaletako kirol taldeek eta erakundeek antolatutako jarduera berezietarako eta/edo noizean behingo jardueretarako dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri-arauak.
- Enpresa ekimen berriei zuzendutako dirulaguntzak.
- Kontratazio berriei zuzendutako dirulaguntzak
- Berdintasun arloan dirulaguntzak emateko oinarriak.
Programen oinarriak eta eskabideen epea hemen kontsulta daitezke.