Udalak bi hitzaldi antolatu ditu zahartzaroa aukera gisa lantzeko

2022/06/10
Javier Yanguas eta Marije Goikoetxea Iturregui izango dira hizlariak ekainaren 14an eta 20an egingo diren ekitaldietan. Erretiroaren ondoren aurre egin beharreko erronkak, zahartzaroaren errealitate anitza eta askotarikoa, bakardadea, eta segurtasuna ekarriko duten konfiantzazko harremanak jorratuko dira, besteak beste.

. Zahartzaroa aukera gisa jorratzea izango da Javier Yanguas gerontologo eta Psikologian doktoreak, eta Marije Goikoetxea Iturregui psikologo eta teologoak ekainaren 14an eta 20an emango dituzten bi hitzaldien gai nagusia. Bi ekitaldi horiek adinekoen bakardadeari aurre egiteko programaren barruan kokatzen dira. Proiektu horretan, Udala lanean ari da Aretxabaleta Lagunkoiaren laguntzarekin.

Zahartzaroa bizitzeko modu berri baterantz da Javier Yanguasek hilaren 14an Arkupeko Zaraia aretoan (17.30ean) eskainiko duen hitzaldiaren izenburua. Lan jarduera amaitzen denean aurre egin beharreko erronkei erantzuten saiatuko da aditua, egungo paradigmak zalantzan jarriz, eta garapen eta hazkunde pertsonaleko etapa berri bat ekarriko duen erretiroari aurre egiteko lotura berriak bilatuz, bizitza osoa biziz eta gizarteari ekarpenak eginez.

Bestalde, ekainaren 20an Marije Goikoetxeak Bizitzea irautea eta entretenitzea baino gehiago da. Zahartze egoki baterako bizitza proiektatzea izenburuko hitzaldia aurkeztu du (Arkupen, 18:00etan). Deustuko Unibertsitateko irakasleak honako gai hauek jorratuko ditu: pertsona gisa bere burua baimentzea; zahartzearen errealitate anitza eta askotarikoa; zahartzearen krisia; bakardadea; gizarte rola galtzea eta, ondorioz, norberaren nortasuna galtzea; bizitakoaren ebaluazioa egiteke dagoena identifikatzea; segurtasuna ematen duten konfiantzazko harremanak…