Udalak Basabe poligonoko asfaltoa berrituko du

2023/03/30
Lanak apirilaren 11n egingo dira, eta egun horretan Azbeko autobus geltokiak Eroskiren atzealdera mugituko dira.

Udalak asfaltatze lanak egingo ditu Basabe poligonoan Aste Santuko jaiegunen bueltan. Esku-hartzea apirilaren 11rako programatuta dago, eta Iralabarriko etxebizitzen hasieraren eta barruko plazarako sarbidearen (Izartu) arteko paraleloan doan errepide-zatian egingo da.

Egoera txarrean dagoen 70 metroko tarte batean burutuko diren lanei esker errodatze-geruza fresatu eta birjartzeko da. Excavaciones Arrasate enpresak 19.698 euroko (BEZa barne) kostua duten obra hauek egingo ditu.

Lanak egun bakar batean egitea aurreikusten da, apirilaren 11n, eta egun horretarako ibilgailuak asfaltatu behar den eremuan dauden aparkalekuetatik erretiratu beharko dira. Ibilgailuen trafikoan ere eragina izango du, eta horren ondorioz, ezin izango da kaletik igaro Basabe jatetxetik Iralabarriko etxebizitzen hasierara arte.
Azbeko autobus geltokiak, bestalde, Urkuluko igoerara mugituko dira, Eroskiren atzealdera.