Udalak arkitekto bat kontratatuko du Hiri Antolamendurako Plan Orokorra garatzeko
Aretxabaletako Udalak arkitekto bat kontratatuko du Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) idazteko, izapidetzeko eta behin betiko onarpena lortzeko beharrezko jarduera administratiboen jarraipena egiteko. HAPOk etorkizuneko erabilerak (bizitegi-erabilerak, ekipamenduak, zerbitzuak…), eraikigarritasuna eta jarduera ekonomikoak zehaztuko ditu, hau da, herriaren garapena eta hirigintza antolamendua.
Lan-poltsa honetara aurkezteko ezinbestekoa izango da Arkitektura gradua edo lizentziatura edukitzea. Euskararen ezagutza, esperientzia eta formakuntza ere kontuan hartuko da. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2ra arte (15:00ak baino lehen) egongo da zabalik, udaletxeko sarrera erregistroan.
Lan-poltsa honen oinarriak lan-eskaintzen atalean daude ikusgai.