Udalak administrari bat kontratatuko du sei hilabeterako

2020/09/10


Udalak sei hilabetez lanaldi osoko administrari bat kontratatzeko prozesua jarri du martxan.

  • Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Lanik gabe egotea.
  2. Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda egotea.
  3. Aretxabaletan erroldatuta egotea.
  4.  Emakumea eta 35 urtetik beherakoa izatea.
  5.  Euskara: Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila egiaztatzea (EGAren parekoa).
  6. Batxilergo titulua, bigarren mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea edukitzea.


Lehiaketan parte hartzeko Lanbiden izena eman beharko da 2020ko irailaren 17a baino lehen.

Deialdiaren oinarriak hemen.