Udal liburutegiari buruzko galdetegia

2024/10/23
Udal liburutegiak galdetegi bat prestatu du herritarrek zerbitzuari buruz duten iritzia ezagutzeko.

Inkesta horretan espazioa, jarduerak, zerbitzuak… bezalako gaiei buruz galdetzen da, eta bost minututan erantzuten da, gutxi gorabehera.

Erabiltzaileak ez diren herritarrei zuzendutako galderak ere badaude.

Online edo paperean (liburutegian bertan) bete daiteke, eta erantzunak jasotzeko azken eguna azaroaren 8a izango da.

Liburutegitik herritarrak animatu nahi ditugu galdetegia betetzera.