UDAERO aisialdi programan izena emateko epea zabalik dago

2024/06/06

Gaztelekuak, 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta antolatzen duen programa da UDAERO.

Programa 2 zatitan banatzen da: lehen hamabostaldian hainbat eguneko irteerak eta ekintza desberdinak eskaintzen dira eta hirugarren astean 3 egunetako irteera, Gaztekonkis bezala ezagutzen dena.

UDAEROn, gaztetxoek nahi duten ekintza guztietan eman dezakete izena, banaka batean, bitan edo denetan.
Izen ematea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik, Aretxabaletako gaztelekuan.

Hona hemen aurtengo irteerak: 

  • Uztailak 2: Buztin tailerra
    Ordutegia: 18::00tik 20:30ak arte
    Prezioa: Doan
  • Uztailak 3: Surf ikastaroa Deban
    Ordutegia: 11:00-19:00
    Prezioa: 20€
  • Uztailak 5: Pelikula Otalazelain
    Ordutegia: 20:00-00:00
    Prezioa: doakoa
  • Uztailak 8: Mutrikura irteera
    Ordutegia:11:00-19:00
    Prezioa: 10€
  • Uztailak 10: Pizza lehiaketa eta afaria
    Ordutegia: 18:30tik 21:30etara
  • Prezioa: 2€

Eguneko ekintzen artean, batzuk ordaintzekoak dira eta beste batzuk doakoak dira,  baina lehenengo bi astetako ekintza guztietan izena emanez gero, deskontu bat aplikatuko da eta prezioa 30€koa izango da. 

GAZTEKONKIS

Uztailak 16,17 eta 18rako 3 egunetako irteera antolatu da Garaionera gaztekonkis izenburupena. Hiru egun hauetan parte hartzaileak taldeka banatuko dira eta ekintzak, jolasak eta bestelakoak egingo dituzte.  
Irteera honen kostua: 35€koa da.