UDAERO aisialdi programan izena emateko epea zabalik dago
2020/06/12
12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek hainbat jarduera izango dituzte eskura gaztelekutik.
Aurten ere uztailean zehar Udaero antolatuko da. Programa hiru txandatan egingo da, uztailaren 6tik 9ra, 13tik 17ra eta 20tik 24ra. 12 eta 14 urteko parte-hartzaileentzat Gazte Konkis abentura izango da aurtengo Udaero, eta 15 eta 16 urtekoek, berriz, denen artean erabakiko dute zein jarduera egingo diren.
Izen-ematea online egingo da kartelean agertzen den QRaren bitartez. Epea ekainaren 19ra arte dago zabalik.
Informazio gehiagorako: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdnIYFLjvySOXWRI79Y8oE-a6KrnMft5c9-gP-lavFgseAUyg/viewform