Udaberriko gaztekonkis martxan

2016/03/07
Aretxabaletako gaztelekuak, Arizmendi kirol elkarteak, UDAk eta Aretxabaletako udalak, 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat udabarriko gaztekonkis antolatu dute berriro ere.

Udaberriko gaztekonkis martxoaren 21ean eta 22an burutuko da. Hona hemen egitaraua:

  • Martxoaren 21ean: gaztekonkis mendian

Egun guztiko mendi irteera izango da, goizeko 11etan hasi eta arratsaldeko 5etan itzuli. Frogak egun guztian zehar izango dira.

  • Martxoaren 22an:gaztetxef herrian

Goizez ginkana bat egongo da eta ginkanako frogetan bazkaria prestatzeko lehengaiak lortuko dira. Bazkaria prestatu ostean eta bazkaldu ostean arratsaldean tonbola bat egongo da.

Gaztekonkisean parte hartzeko gutxienez 5 eta gehienez 8 pertsonako taldeak sortu ahalko dira. Talde mistoek puntuazio handiagoa izango dute.

3 sari banatuko dira:

1. Talde irabazlearentzat: Baskonia Laboral Kutxa saskibaloi partidua ikustera joateko sarrerak eta afaria.

2. Bigarren geratzen den taldearentzat: izotz pistarako sarrerak eta afaria

3. Talde eredugarriarentzat: afaria.

 

Izena emateko epea zabalik egongo da  martxoaren 16ra arte, eta internet bidez emango da  http://goo.gl/forms/EDEUGXHQON helbidean