Udaberriko gaztekonkis

2015/03/11
Egitasmo horren lanketan Atxagazte gaztelekuak, Arizmendi Kirol Elkarteak, Aretxabaletako Udalak eta UDAk hartu dute parte, helburu garbi batekin: nerabeei kirola egiteko hamaika modu daudela erakustea, eta oinarriak jartzea kirola gozamenarekin eta ohitura osasungarriekin lotu dezaten.

Udaberriko gaztekonkis martxoaren 30ean eta martxoaren 31n burutuko da. Hona hemen egitaraua:

 

 

Martxoak 30, GAZTE KONKIS MENDIAN:

Egun guztiko mendi irteera izango da (goizeko 11etan irten eta arratsaldeko 5ak arte) eta probak ibilbidean zehar egongo dira.

 

Martxoak 31, GAZTEKONKIS HERRIAN

Goizez: 11:00-13:00

Saskibaloia 3X3

Igeriketa froga

Eskalada

Errugbia

Punteria ariketa

Abilezia zirkuitoa

 

Arratsaldez: 17:00-19:00

Herri krosa

Herri kirolak

Zunba

Merendola

 

Gaztekonkisean parte hartzeko 5 pertsonako taldeak sortu beharko dira. Talde mistoek puntuazio handiagoa izango dute.

 

3 sari banatuko dira:

1. Talde irabazlearentzat: Laboral Kutxa Baskoniaren saskibaloi partidua ikustera joateko sarrerak eta afaria.

2. Bigarren geratzen den taldearentzat: izotz pistarako sarrerak eta afaria

3. Talde eredugarriarentzat: afaria.

 

Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 26tik martxoaren 23ra, ondoko http://goo.gl/forms/EDEUGXHQON helbidean