Tuteran gertatutako erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur

2022/01/12

Aretxabaletako Udalak urtarrilaren 10ean Tuteran egon den 38 urteko emakume baten erailketa matxista gaitzesten du, eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 113 emakume eta 11 adingabe hil ditu.

Ez da ekintza bakar bat. Horregatik guztiagatik, Udalak adierazten du gaur, 19:00etan Herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!