Tokiko Gobernu Batzarra eta Ez-Ohiko Osoko Bilkura

2016/12/15

Azken Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki hauek hartu ziren, besteak beste:

  • Txarapeako bi ezponda egonkortzeko pleguak eta proiektua onartzea
  • Aretxabaletako Udalaren eta Eletan Kultur Elkartearen arteko hitzarmena. Hitzarmen horren bitartez, Karmele Igartua beka bultzatzen da.
  • Ikasleentzako urriko eta azaroko dirulaguntzak onartzea

Eta horietaz gain, datorren astean ez-ohiko osoko bilkura egingo da asteazkenean, abenduak 21, arratsaldeko 18:00etan Arkupen. Bertan, erabakiko da, besteen artean, etxez-etxeko laguntza zerbitzua esleitzea eta kirol zerbitzuak ematea.