Soraluzeko erailketa matxista gaitzetsi du Udalak
Soraluzen izandako erailketa matxista erabat gaitzetsi du Udalak. Isolamenduan egon beharra dagoela eta, ez da elkarretaratzerik izango, baina joan den martxoaren 14tik –Abanton gertatutako erailketatik- udaletxeko balkoian jarrita dagoen gaitzespen pankartak han jarraituko du. Ildo beretik, gaur 21:00etan etxeetako balkoietan deitu duten lapiko-jotzearekin bat egin du Udalak, eta herritarrei ere horretara parte hartzeko deia luzatu die.
Isolamendu egoera honetan laguntza behar izanez gero, non eskatu daitekeen ere gogorarazi du Udalak: genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua eskaintzen duen Satevi-n (900 840 111). Telefono zenbakia anonimoa da eta fakturan ez du arrastorik uzten.