Senior mailako Euskadiko Karate Txapelketa jokatuko da larunbatean Ibarra kiroldegian
2021/12/01
Udalak eta UDAk Senior mailako Euskadiko Karate Txapelketa antolatu dute abenduaren 4rako. Ehun karateka inguruk parte hartuko dute, horien artean Odei, Oxel eta Joana atxabaltarrek
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko selekzioetako ordezkariak arituko dira lehian, kata zein kumite modalitateetan. Ibarra kiroldegian izango da hitzordua, 10:00etan hasita.