Seme-alabengan autoestimua nola sustatu jorratuko da hitzaldi batean

2023/04/25
Treba programaren barruan eskainiko da, maiatzaren 4an Arkupen.

Seme-alaben autoestimua elikatzen da maiatzaren 4an Nerea Mendizabalek gurasoei zuzenduta eskainiko duen hitzaldiaren izenburua. Arkupen izango da gazteleraz, 18:00etan hasita. Mendizabal indarkeriarik gabeko komunikazioaren trebatzailea, psikopedagogoa, gizarte-hezkuntzan diplomatua eta haur-masajearen hezitzailea da.

Helburuak: Autoestimuak bizitzako alor desberdinetan eragiten digu. Seme-alabengan jarri dezakegun begirada beraien auto irudirako elikadura osasungarria izan daiteke. Nola ikusten dut seme alaba? Nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzetan baldintzatu gabe? Nola lagundu diezaioket bere buruaz fidatzen?.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatzen duen Treba Gurasoak ekimenaren barruan kokatzen da ekitaldi hau. Haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz.

Maiatzaren 4rako antolatutako hitzaldia ikasturte honetan programatutako azkena izango da.