Santakurtz kalean lanak amaituta dauden zatiak astelehenean irekiko dira berriro zirkulaziora
Erremate batzuk falta badira ere, Santakurtz berrurbanizatzeko lehen bi faseetako obra gehienak amaituta daude, eta datorren astelehenetik aurrera (ekainak 20) Iparragirre kalearen hasierararen (iparraldea) eta kuartelaren ondoko erdi-biribilgunearen arteko bidea irekiko da ibilgailuentzat. Sarbidea Amets taberna dagoen kaletik doan tartetik egingo da. Zati horretan, zirkulazioaren noranzkoa goranzkoa izango da Otalora kaletik, egoiliarren mugikortasuna ahalbidetzeko eta amaitutako obren eremuan aparkatzeko aukera izateko.
Santakurtzeko Hornidura eta Saneamendu Plan Bereziaren barruan dauden obrak, hirugarren faseari ekingo diote, Iparragirre kaletik (iparraldea) Sarasateraino (hegoaldea). Zati horren itxiturak Sarasate hegoaldetik (Exprex taberna) beherako zirkulazioaren noranzkoa mantenduko du, Kurtzebarri Eskolako eraikina Otalorako norabidean zeharkatu ondoren.
Hirugarren fasea udazkenean amaitzea espero da, eta orduan honako esku-hartze hauek hasiko dira:
- Laugarrena: Exprex tabernatik Otalora kalerako tartea.
- Bosgarrena: Kurtzebarri Eskolako ingurua
Bost fase Santakurtz berrurbanitzatzeko
Santakurtz kaleko obrak Sasoi Eraikuntzak enpresari esleitu zizkion Udalak, 2.042.500 eurotan. Esku-hartze eremuak Kurtzebarri Eskolako eraikinaren amaieratik herriko sarreran dagoen erdi-biribilguneraino hartzen du, baita Santakurtz ondoko kaleak ere. Lanen garapena inguruko bizilagunen egunerokotasunarekin bateragarri egiteko faseka egiten ari da.