San Silbestre 2019

2019/12/20

Aurten ere 2019urteari agurra eta 2020 urteari ongi etorria egiteko San Silbestre lasterketa antolatu dugu Abenduak 31an. Antolaketa lanetan partu hartu duten taldeak Aretxabaletako Udala, Aretxarte, UDA eta Basotxo izan dira.

Irteera puntua Durana kalean kokatuko da. Txikienak, arratsaldeko 16:45 tan, 750m ko ibilbidea egingo dute eta nagusiak arratsaldeko 17:00etan 5,2km ko ibilbidea.

Aurten ere ibilbidea aldatu egin da, ahalik eta ibilbide lauena eta urbanoena lortzeko asmoz. Datorren urtetarako ibilbide hau kontsolidatu nahi da.

Txikienek Errekabarren, Andramari eta Mirarte kaletik egingo dute ibilbidea (iazko berdina). Nagusienek aldiz, txikiak egindako ibilbidea eta ondoren herriari beste 2 bira emango diote, Txarapea, Bedarreta, Otalora, Errekabarren, Loramendi eta Araba Ibilbidetik pasatuko direlarik.

Aurreko urtetako ereduari jarraituz, nagusien kasuan, azken itzuli arte lasterketa kontrolatuta eramango da eta azken itzulian bakoitzak nahi edo ahal duen moduan egingo du.

Lasterketaren helburua ondo pasatzea denez bertara mozorrotuta joatea eskatzen da. Sariak egongo dira giro onena jartzen duten korrikalarientzat eta otar pare bat ere zozketatuko dira.

Izena emate lekuak Arkupe eta Belar-Metan daude. 16 urtetik gorakoek 2 euro ordaindu beharko dute abenduak 30 arte eta egunean ere izena eman ahal izango da proba aurretik, 5 euroren truke.

Besterik gabe herritarrak animatu nahi dira urteari giro onean bukaera emateko eta 2020ari ongi etorri osasuntsu bat egiteko.

 

Aretxabaletako Udala, Aretxarte, UDA eta Basotxo