San Juan gaueko magia bueltan da

2022/06/15
Sua, dantzak eta tantaia izango dira protagonista San Juan bezperan. Udako solstizioari ongietorria egiteko ohitura zaharrak gogora ekarriko dituzte ekainaren 23an.

Bi urtez ospatu gabe egon ondoren, San Juan bezperako gau magikoa berreskuratuko da ekainaren 23an. Leizarra Musika Eskolak irekiko du antolatutako egitaraua. Plaza dantza emanaldian dantzariek, gurasoek eta ikuslegoek parte hartu ahal izango dute (18:00etatik aurrera).

Honi jarraituz, buruhandiek hartuko dute lekukoa, txistulariek lagunduta. Giroa berotu ondoren, 20.45etan Gabezin taldearen dantzaldiarekin gozatzeko aukera egongo da. San Juan kalejira 22.15etan abiatuko da Mitarte kaleko 8. zenbakitik Herriko plazara. Bertan, Leizarra Musika Eskolako dantzariek San Juan zortzikoa dantzatuko dute.

Sua ordu horretan bertan piztuko da. Ondoren, dantzaldia eta zezensuzkoa izango dira. Gainera, Santa Ageda neska-mutilek (2004an jaiotakoak) tantaia jasoko dute Herriko plazan.

Ikusi hemen egitaraua: