Presta zaitez zurrumurruen aurkako agente izateko

2019/10/22

 

Aretxabaleta izango da zurrumurruen aurkako agente izateko prestakuntza programan parte hartuko duen Gipuzkoako sei udalerrietako bat. Ekimen hau “Zurrumurruen aurkako sarea” izeneko Euskal sareak sustatzen duen kanpainaren barruan kokatzen da. Sarea, herri erakundeek gizarte taldeek eta orondatezko norbanakoek  osatzen dute eta beren egitekoa xenofobiaren prebentziorako gizarte sentsibilizazio estrategia bat garatzea da.  Horretarako politika publikoen funtsezko elementuez eta herritar mugimenduez baliatzen da.

Aretxabaletan bi saio izango dira, “Zurrumurruak, egi-erdiak eta migrazioa” izenburupean. Saio horiek Udalaren babesa izango dute eta urriaren 29an eta azaroaren 5ean gauzatuko dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.  Urriaren 29ko saioan Xabier Aierdi soziologoak parte hartuko du eta kulturez, identitateaz, aurreiritziez, estereotipoez eta zurrumurruez hitz egingo du. Azaroaren 5eko saioan, berriz, Raquel Romerok parte hartuko du, eta berak zurrumurruak kudeatzeko baliagarri diren komunikazio eta emozio estrategiak azalduko ditu.

Esan den bezala, bi saioak arratsaldeko  17:00etatik 19:00etara izango dira, Arkupe Kultur Etxean.

Hemendik gonbita egiten dizuegu, zurrumurruen aurkako agente izateko prestatu eta bide batez, xenofobiaren prebentziorako gizarte sentsibilizazio lan honetan parte aktibo izan zaitezten. Parte hartzeko, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako Departamenduarekin jarri behar duzue harremanetan, 943711862 telefonora deituz, ondorengo helbide honetara idatziz, , edo WhathsApp bat bidaliz 688644435 telefonora, urriaren 25a baino lehen. Plaza mugatuak!