Plaza libreak kiroldegiko jarduera batzuetan
Ibarra kiroldegiak eskaintzen dituen jardueretako hiruk plaza libreak dituzte oraindik: TRX saioak (entrenamendu esekia) astelehen eta asteazkenetan eskaintzen dira, 13:15etik 14:00etara; abdominal hipopresiboak, 8:15etik 9:00etara, 17:15etik 18:00etara, eta 19:15etik 20:00etara; eta Core training, astearte eta ostegunetan 16:00etatik 16:45era.
Ikasturte honetarako programa, Covid-19ak baldintzatua, 14 jarduera lehorrek osatzen dute. Uretako eskaintza ere zabala da. Hainbat haur talde martxan daude maila ezberdinetan, eta baita helduei zuzendutakoak ere. Indoor txirrindularitza gehitu behar da saio birtualekin edo begiraleek gidatuta.
Osasun sailak gomendutako segurtasun neurri guztiak betez eta edukierak %60ra mugatuz irekitzen ditu bere ateak kiroldegiak.