PARTEKATZEAK URRUNAGO ERAMANGO ZAITU
2017/09/14
Aurreko urtean bezala, aurten ere Europako mugikortasun iraunkorraren astea ospatuko da Aretxabaletan irailaren 16tik 20ra bitartean. Aurtengo lemak, kotxea partekatzeari egiten dio erreferentzia. Partekatzeak urrunago eramango zaitu du lema.
Aretxabaletan, kotxea partekatzera animatzeaz gain, beste garraio batzuen aldeko hautua egitera animatzen ditugu herritarra, eta horrekin batera, antolatutako ekintzetan parte hartzera.