Ostegun bidaiariak 2017

2017/05/09

Bidaien diaporamak Aretxabaletako tabernetan

Ikusi, entzun eta konpartitu zure bidaiak

Martxan da berriro ere ostegun bidaiariak egitasmoa. 4 emanaldi izango dira lau taberna desberdinetan. Aurtengo ekitaldian, ikasleak izango dira protagonista eta beren bizipenak partekatuko dituzte bertaratuko diren guztiekin.

• Maiatzak 18: Paulaner Taberna. 21:30

Guatemalako indigenen egonaldia. Elene Aizpuru.

HUHEZIko ikasleak, hiru hilabete egin zituen Guatemalan, indigena familia batean bizitzen eta eskola txiki batean irakasle praktikak egiten. Gainera, asteburuetan sumendiak, herrixkak, oihanak eta bestelako kulturak ezagutzeko aukera izan zituen.

• Maiatzak 25: Exprex taberna. 21:30

Ikasketa eta bizipenak Kanadan. Miren Aranzabal.     

Enpresagintzako ikasketen azken lau hilekoa Toronto (Kanada) egin zuen. Ikasteaz gain, Toronto, Montreal, Ottawa eta New York bisitatu eta hainbat abentura bizi izan zituen: elurra, gastronomia ezberdinak, azken orduko planak, ingelesa…

• Ekainak 1: Haizea taberna. 21:30

Hezkuntza bereziko praktikak Txilen. Irati Borge.

HUHEZIn hezkuntza berezia ikasten dihardu eta Txilen Down sindromearekin lan egiten duen elkarte batean praktikak egin zituen. Santiago hiriburuan zein hegoaldean bizi izan zen eta herrialdea ezagutzeko aukera izan zuen.

• Ekainak 8: Dagda taberna. 21:30

Mexikoko kulturaz maiteminduta. Anne Baskaran.

Ikus-entzunezko 3. maila ikasi zuen Mexikon eta bertako kulturaz maitemindu zen. Hildakoen egunean Michoacan-eko hileerriak bisitatu, Mexikoko golkoan kayak egin, herri txiki bateko eskolan lagundu. Ozeano barean oinak sartu… denetik probatu zuen.