OSTEGUN BIDAIARIAK 2015

2015/04/22
Bidaien diaporamen inguruko lehiaketa martxan da dagoeneko. Hemen oinarriak

 

1. Lehiaketaren helburua: Opor atarian, bidai ezberdinen esperientziak konpartitzea diaporamen bitartez, entzuleek udarako ideiak izan ditzaten.

2. Antolatzailea: Aretxabaletako Udala

3. Parte hartzaileak: Gehienez 4 parte hartzaile izango dira lehiaketan. Banakakoek zein taldeek parte haru ahal izango dute. Sebagoienean jaio edo bizi dena.

4. Aukeraketa: Izena ematen dutenen artean aukeraketa bat egingo da diaporamen kalitatearen eta bidaiaren egingarritasuna eta praktikotasuna kontuan hartuta. Parte hartzaileek diaporamaren laburpen bat eta argazki batzuk aurkeztu beharko dituzte. Hortaz, jasotako proposamenetatik 4k izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

5. Diaporamaren iraupena. 30-60 minutu arteko diaporama.

6. Hizkuntza: Aurkezpena euskaraz egin beharko da.

7. Bidaiaren ezaugarriak: Aurkeztuko diren bidaiak azken 5 urteotan egindakoak izan beharko dira.

8. Emanaldiak: Emanaldiak Aretxabaletako taberna ezberdinetan izango dira, ostegun iluntzetan, 21:30ean. Emanaldien egunak honakoak izango dira: maiatzak 28, ekainak 4, ekainak 11, eta ekainak 18

9. Izena ematea: Apirilaren 24tik maiatzaren 15era bitartean aurkeztu beharko dira bidaiaren laburpena eta argazkiak, gazteria@aretxabaleta.eus helbidera idatziz edo 943711862 telefonora deituz.

10. Publikoak emango du botoa: Ikusleek aukeratuko dituzte irabazleak bozka emanez. Ikusleek diaporama ostean bakarrik eman ahal izango dute bozka tabernan bertan kokatutako buzoian. Garrantzia emango zaio bidaiaren egingarritasunari eta bidaiak transmititzen duen gertutasunari. Ekimenaren helburua bidaietarako ideia iturri izatea da, beraz, bidaia merkea eta prkatikoa izan beharko du.

11. Sariak: Publikoaren saria 100 eurokoa izango da. Bestalde, parte hartzaile guztiek 50 euroko sari-ordaina izango dute.

12. Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.