Ostegun bidaiariak 2014

2014/05/28
Maiatzaren 29an hasiko da bidaia esperientziak partekatzeko lehiaketaren bigarren edizioa.

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Maiatzaren 29an hasiko da Ostegun Bidaiariak lehiaketaren bigarren edizioa. Aretxabaletako Udalak antolatu du lehiaketa Artemanen laguntzarekin. Hurrengo lau astetan, ostegunero Aretxabaletako taberna ezberdinetan eskainiko dira bidaia ezberdinen diaporamak.

Bidaia esperientzia hauek dira azken 5 urteotan Debagoienean jaio edo bizi diren gazteek bizi izan dituztenak eta aukera paregabea dute entzuleek udarako ideiak jasotzeko. Emanaldiaren ostean, ikusleek botoa emateko aukera izango dute. Irabazleak publikoak aukeratuko ditu. Tabernan bertan egongo den buzoian eman ahal izango dute bozka ikusleek diaporamen ostean. Egingarri diren bidaietarako ideia iturri izateari eman nahi zaio garrantzia. Bi sari banatuko dituzte: sari nagusia (200 euro) eta bigarren  saria (100 euro). Hurrengo emanaldiak izango dira:

Maiatzak 29 / 21:30 / Haizea tabernan
UGANDA-RUANDA BIZIKLETAN / Josu Velasco (Aretxabaleta)
Ugandatik abiatuta Ruandako hiriburua den Kigaliraino bizikletan egin zuen ibilbidea Velascok. Gogoan ditu irribarreak, mendilerro garaiena, leku ederrak eta bereziki bertakoen agur hitzak “bye mzungu, bye white man”.

Ekainak 5 / 21:30 / Orly tabernan
SRI LANKA BIZIKLETAN / Maialen Zabaleta / Arrasate
Arrasateko Maialen Zabaletak Sri Lankari bira eman zion 2012ko abuztuan bizikletaz. Barnealdea eta itsasaldea ezagutu, te plantazioak ikusi eta Adam´s Peak-era oinez igo zen. Asko gozatu zuen klimaz, paisaiaz eta jendeaz.

Ekainak 12 / 21:30 / Paulaner tabernan
FILIPINAS / Aritz Unamuno eta Igor Narvaez / Arrasate
Bi arrasatearrak Filipinasen bi alditan izan dira, aurten eta iaz. Beraien helburu nagusia urpekaritza egitea izan bada ere –marrazo baleekin batera uretan izan dira, besteak beste-, bertako lekuak, jendea eta kultura ere ezagutu dituzte.  

Ekainak 19 / 21:30 / Akorde tabernan
INDIAKO HEGOALDEA / Iñaki Arnaiz / Aretxabaleta
Hiru aste egin zituen han: lehenengoan tenpluak ikusi zituen; bigarrenean mendi ibilaldiak egin nahi zituen baina ez zuen aproposik aurkitu. Eta hondartza ugari ezagutu zituen. Oso bidai polita egin zuen, baina beroa izugarria zen.

 

Lehiaketaren oinarriak: http://www.arkupe.eu eta http://www.aretxabaleta.com

Harremanetarako:
Kontaktua: Maider Etxaniz
Helbide elektronikoa: gazteria@aretxabaleta.net
telefonoa.: 943 71 18 62