Neurri murriztatzaile berriak Ibarra kiroldegian
2020/11/09
Jardueren edukierak %40ra murriztu dira eta dutxak ez daude erabilgarri
Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko dekretura egokitzeko hainbat neurri murriztaile berri hartu ditu Ibarra kiroldegiak, hilaren 7tik indarrean daudenak:
- Maskararen erabilera derrigorrezkoa uneoro, baita jarduera fisikoa egiten ari den momentuan ere.
- Aldagelak itxita. (Igerilekuko aldagelak izan ezik)
- Dutxak ez daude erabilgarri.
- Edukierak %40ra murriztu dira.
- Kiroldegiak antolatutako ekintzetan gehienez 6ko azpitaldeak.
- Asteko egunetan itxiera ordua 21:00etara aurreratu da.
- Eskola Kiroleko saioak eta Kirol Federatuen entrenamendu eta lehiaketak ere bertan behera gelditu dira.