Nerabeei zuzendutako ‘Pool Party-a’ izango da kiroldegiko igerilekuetan

2024/06/14
Azken urteetako arrakasta ikusirik aurten ere "Pool Party-a" antolatu du Udalak ekainaren 21erako, ikasturteari bukaera emateko.

Nerabeei zuzendutako eskaintzaren barruan, eta ikasturteari bukaera emateko, ekainaren 21ean Ibarra kiroldegiko igerilekuetan Pool Party-a ospatuko da. Bertaratzen direnek puzgarriak eta musikarekin ondo pasatzeko aukera izango dute.

Azken urteetan izandako nerabe pilaketa dela eta, aurten bi txanda antolatu dira: Lehena, DBH1 eta DBH2koak, 16:00etatik 18:45ak arte; bigarrena, DBH3 eta DBH4koak, 19:00etatik 22:00ak arte.

Ekintza honetarako sarrera doakoa izango da.