Neguko azokak hogei bat baserritar, artisau eta merkatari elkartuko ditu
Neguko azokak bere bosgarren edizioa ospatuko du datorren asteburuan, tokiko produktuak, artisautza eta merkataritza sustatzeko hasierako helburuari eutsiz.
Herriko plazan jarriko duten karparen azpian hogei bat postuk egongo dira. Azokak larunbatean, 10.30etik 14.30era eta 17.00etatik 20.30era zabalduko ditu bere ateak, eta igandean, 10.30etik 14.30era.
PARTAIDEAK:
DENDA |
IZENA |
PRODUKTOA |
ARTISAUA: OKILA |
Jose Ugarte |
Taila |
ARTISAUA |
Iban Urreta |
Pintura |
ARTISAUA |
Nerea Maskariano |
Abalorioak, kaxak… |
ARTISAUA |
Lara Gonzalez |
Bitxigintza… |
ARTISAUA |
Mari Luz Osorio |
Bitxigintza… |
ARTISAUA |
Lara Garcia |
Baberoak, etab. |
ARTISAUA |
Amaia Otadui |
Larrua |
ARTISAUA |
Izaro Sanchez |
Bitxigintza… |
BASERRIA: MENDIBITSU |
Gorka Lete |
Gaztaia |
BASERRIA: ETXEZURI |
Miren Murgiondo |
Gazta, ogia |
ORTO EKOLOGIKOA |
José Lombide |
Barazkiak… |
BELAR META |
Idoia Elexpuru |
Konplementuak |
KILOKA |
Kristina Hernandez |
Artisau produktuak |
ORLY |
Julen Barandiaran / Igor Eskibel |
Taberna |
ARTISAUA – ARTISTA: IDAZLEA |
Josune Murgoitio |
Liburua |
ARTISTA: IDAZLEA |
Monika Madinabeitia |
Liburua |
DBH 4 - KURTZEBARRIKO IKASLEAK |
Xabier Iriarte (guraso taldeko kidea) |
Tonbola (ikasbidaiarako dirua lortzeko) |
UDA |
Agurtzane Elkoro |
Rifak, arropak… |
HIRUATX - HARREMAN DENDA |
Iñigo Trueba - Nagore Uriarte |
|
EKITALDI GEHIAGO
Karpa asteazkenera arte, hilak 18, egongo da muntatuta. Azokaz gain, ekintza desberdinak egingo dituzte gainontzeko egunetan. Ostiralean, buzkantzak eta txistorra dastatzeko aukera izango da, UDAren eskutik (18.30etik aurrera). Aretxartek antolatuta, Bixentak taldearen kontzertuak musika giroa jarriko du (19.00).
Astelehenean, hilak 16, Loramendi Euskara Elkarteak Hizkuntza Aniztasun tailerra emango du (9.30), eta arratsaldean –asteazkenean ere- Gu Haziak Gara Elkartearekin joskintza eta kakorratza (gantxilo) tailerra izango da. Asteartean, Leizarra musika eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du (18.00).