Nagusi autonomoentzako Eguneko Unitatea

2015/04/27
Gizarte Zerbitzuak antolaturik, nagusien bizi baldintzak hobetzeko saioak burutuko dira Arkupen, lagun artean eta modu atseginean aisialdia landu eta beraien gaitasunak suspertzeko ariketen bidez.

Nagusi autonomoentzako eguneko unitatea antolatu da Arkupen. Astean bi saio izango dira, astearte eta ostegunetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Bertan profesional espezializatuek zuzendutako ekintzak burutuko dira: oroimena suspertzeko ariketak, eguneko prentsa, albisteak, jolas eta aisialdi jarduerak, gorputz eta emozioen zaintzarako ekintzak, eskulanak, erlajazioa eta abar.

Izena emateko gizarte zerbitzuetara zuzendu beharko da.