Mugikortasunaren Europako Astea Aretxabaletan 2016

2016/09/08
Aurreko urtean bezala, aurten ere Europako mugikortasun iraunkorraren astea ospatuko da irailaren 16tik 22ra bitartean.

Aretxabaletan, ondoko ekintzak antolatu dira:

  • Irailak 18, igandea, herriko plazatik

Bizikleta martxa: Aretxabaleta-Urkulu-Torrebaso- Aretxabaleta

Irteera: 10:00etan herriko plazan. Hamarretakoa egongo da Torrebason

Antolatzaileak: Guraso Foroa (Gurabarri guraso elkartea, Batera guraso elkartea,Kukumiku elkartea, Arizmendi gurasoak Pausokako gurasoak,Aretxabaldetako Udala)

  • Irailak 21, asteazkena, herriko plazan

Bigarren eskuko bizikleta azoka (17:30-20:00). Zer batuko da? Egoera onean dagoen edozein material: bizikletak,trizikloak,kaskoak…. Salneurria jabeak jarriko du.

Materiala 2 egunetan jasoko da plazako biltegian, Arkupe aurrean:

Irailak 19: goizez 11:00etik 13:00ra eta arratsaldez 17:00tik-19:00ra

Irailak 20: arratsaldez 17:00tik 19:00etara

Bizikletak konpontzeko tailerra (18:00-19:00)

Pintxazoak, kate mantenimendua… mota horretako konponketak nola egiten diren irakatsiko da. Lizarralde kirolak dendakoak etorriko dira ikastaroa ematera.