Mozorroek kolorez beteko dute igandea
Mozorroek kolorez jantziko dituzte kaleak igandean. Koadrilen desfilea izango da eguneko ekitaldi nagusia (12:00etan), baina aurretik txistularien diana (10:00etan) eta Txino Dantza Santa Ageda neska-mutilen eskutik izango dira (11:45ean).
Lehiaketetako sariak arratsaldean banatuko dira Herriko plazan (18:45). 16 urtetik gorakoen kategorian bost sari emango dira: originaltasuna, animazioa, muntaia, adin desberdinez osatutako talde onenari, eta bikote nahiz bakarkako mozorro onenari. 16 urtetik beherakoen ere beste bost sari banatuko dira.
Kalejirak Gesaltza txarangarekin, Dj saioak eta Santa Ageda neska-mutilen dantzek osatuko dute egitaraua arratsaldean. Gainera, nerabeei zuzenduta, 17:00etatik aurrera, Kurtzebarri Eskolako kantxan quad zirkuitua, zezen mekanikoa eta bubble balls txapelketa antolatuko dituzte. Hitzordu hau aisialdiaz modu dibertigarri eta osasungarrian gozatzeko Bixi programaren barruan kokatzen da.
Martxoaren 1a, asteartea:
- 10:30 TXINO DANTZA. Bost urteko neska-mutilekin. Herriko plazan edo Iturrigorri pilotalekuan, eguraldiaren arabera.
- 20:00 TXIN-EN HILETA. Ohiturari jarraituz, Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko plazaraino. Leizarra Musika Eskolako bandak parte hartuko du.