Merkataritza, ostalaritza eta autonomoei laguntzeko neurri fiskalak

2020/05/15

Aretxabaletako Udalak neurri fiskal batzuk hartuko ditu herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu jardueretan koronabirusak dituen ondorioak arintzeko, osasun krisiarekin ateak itxi behar izan baitituzte. Neurri horiek ezartzeko aldaketak egin behar dira 2020ko Ordenantza Fiskaletan, eta hala erabaki zuen aho batez Udalbatzak asteazkenean telematikoki egin zen osoko bilkuran.

Neurri hauek hartu dira:

1. Zaborraren tasa: Itxita egon diren dendek, ostalaritza-lokalek eta autonomoek 1/3 ordainduko dute urte amaiera arte zaborraren hiruhileko ordainagirian. Hurrengo ordainagirian martxoko itxiera-egunen zati proportzionala deskontatuko da (lehen hiruhilekoko faktura jada ordaindu da).

2. Uraren tasa: Ez da gutxieneko batetik aurrera kobratuko, orain arte bezala, baizik eta kontsumitzen den uraren arabera eta etxeko fakturan aplikatutako zenbatekoarekin.

1.1.- ETXE ERABILERAKOA

* Hiruhilabetetako gutxiengoa 30 m3 0,98 €/m3

* 30,1 m3 tik gorakoa 1,98 €/m3

1.2.- Kide ugariko familiendako etxe erabilera

* Hiruhilabetetako gutxiengoa 50 m3 0,98 €/m3

* 50,1 m3 tik gorakoa 1,98 €/m3

1.3.- KOMERTZIOAK.

* Hiruhilabetetako gutxiengoa 1 m3 0,98 €/m3

* 1 m3 tik gorakoa 1,98 €/m3

2.1- ERABILERA INDUSTRIALA, OBRA, ARRAINDEGI ETA TINTATEGIAK.

* Hiruhilabetetako gutxiengoa 60 m3 1,83 €/m3

* 60,1 m3 gorakoa………………………………………………… 2,45 €/m3

2.2.- HOSTALARITZA.

* Hiruhilabetetako gutxiengoa 1 m3 0,98 €/m3

* 1 m3 gorakoa………………………………………………… 1,98 €/m3

3. Terrazen tasa: Urte osoan ez da kobratuko.

Ordenantza Fiskaletan egindako aldaketa horiek jendaurrean jarriko dira, behin betiko onartu aurretik alegazioak aurkeztu ahal izateko.