Martxoaren 3an ospatuko dira karnabalak Aretxabaletan
Aurten martxoaren 3an ospatuko dira Karnabalak Aretxabaletan eta atzo, urtarrilak 23, bildu zen Aretxabaletako karnabaletako batzordea. Bertan hartutako erabakien arabera, herriko kuadrilla eta taldeei jakinarazten zaie astebukaerarako prest izango dutela prestaketa lanak egiteko lokala; iazko berdina izango da (Industrialdeko C pabelloia). Erabiltzeko, Arkupe kultur etxean eskatu beharko dute giltza.
Lokala erabiltzeko arauak:
- Talde bakoitzak arduradun bat izango du, eta berea izango da bere taldeko kideek egiten dutenaren erantzukizuna.
- Izena ematerako orduan 20€ko fidantza ipiniko du eta lokala jaso ondoren giltzak bueltatzekoan itzuliko zaio.
- Arduradunari giltza bat emango zaio, guztiz debekatuta dago kopiak ateratzea. Aurretik bere datuak utziko ditu (ENA eta telefonoa) eta dokumentua sinatuko du.
- Talde bakoitzak bere tresnak eta materiala eramango ditu, beste batzuenak erabiltzeko baimena eskatuz.
- Adin txikikoen ardura nagusiren baten gain egongo da, beraz, lokala erabiltzen hasi aurretik beren datuak eta telefonoa emango du dokumentu bat sinatuz. Honetaz gain beraien gurasoak jakinaren gainean jarriko dituzte.
- Adin txikikoekin arduradun hori bertan egon beharko da beraiek lokalean dauden bitartean.
- Eguna amaitzen denean talde bakoitzak bere ingurua garbi eta ordenan utziko du eta lokaletik azkena irteten denak argia itzali eta atea itxiko du.
- Iluntzeko 9etan lokala itxi egingo da, gauez ezingo da erabili.
- Lokalean istripuren bat egongo balitz kaltetua izango da arduraduna.
- Pintatzeko, lurra eta hormak ondo babestu behar dira.
Herri bazkaria
Horrez gain, martxoaren 3an egingo den herri bazkarirako tiketak otsailaren 2an jarriko dira salgai, Arkupen, goizeko 9:00etatik aurrera. Izen emateak kuadrillaka eman beharko dira.
Menuak hauek izango dira:
MENU ( Helduak + 12 urtetik gorakoak)
Patatak errioxar erara
Sahieski errea panadera patatekin
Txokolatezko brownia, bainillazko izozkiarekin
Ogia eta ura
Errioxako ardo beltza
Sagardoa
Freskagarriak
Prezioa 17 €
HAURRAK ( 12 urte arte)
Makarroiak tomate eta gaztarekin
Txahal amburgesa saltsan patatekin
Txokolate pasteltxoak
Ogia eta ura
Prezioa 13€