Martxan da gabonetako erakusleiho lehiaketa
Lehiaketa honetan Aretxabaletako denda guztiek har dezakete parte, izenik eman gabe. 2024ko abenduaren 9tik 20ra bitartean izango da lehiaketa, biak barne eta abenduaren 23an egingo da sari banaketa. Irabazleak, Aretxabaletako dendetan gastatzeko 300€-ko balioa duen bonua jasoko du, iazko irabazlearen eskutik jasotako plakarekin batera.
Bigarren sari bat ere banatuko da, herritarren boto bidez erabakiko dena. Horretarako, herritarrek, abenduaren 9tik 16ra bitartean izango dute bozkatzeko aukera, Arkupen jarriko den kaxan, eta Udaleko webgunean jarriko den galdetegi digitalean. Sari herrikoiak 150€-ko balioa duen bonua emango dio establezimendu irabazleari, Aretxabaletako establezimenduetan gastatzeko.
Gainera, botoa ematen duten guztien artean 50€-ko bonu bat zozketatuko da Aretxabaletako dendetan gastatzeko.