Mankomunitateak COVID19-rengatik etendako hondakinen bilketako hainbat zerbitzu martxan jarriko ditu
2020/05/08
Datorren astelehenetik, maiatzaren 11tik aurrera, COVID19ak eragindako alarma egoera dela eta etendako zerbitzu hauek berriz ere martxan jarriko dira, ohiko ordutegian:
- Arrasate, Bergara eta Oñatiko garbiguneak langile profesionalez gain herritar guztientzat irekiko dira:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:30tara eta 15:00etatik 19:00etara.
- Larunbatak: 9:00etatik 13:30tara.
- Herriz-herrikako garbigune ibiltari zerbitzua atzera martxan jarriko da.
- Ehunki eta berrerabilgarrien bilketa zerbitzua martxan jarriko da.
- Traste zaharren bilketa zerbitzua martxan jarriko da.
Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Debagoieneko mankomunitatearen ingurumen zerbitzuarekin: 943 79 33 99