Lie dendak Gabonetako erakusleiho lehiaketako sari nagusia jaso du

2022/01/03

Lie dendak Gabonetako erakusleihoen lehiaketan epaimahaiak ematen duen saria irabazi du (300 euro Aretxarteko establezimenduetan gastatzeko). Herritarren saria, aldiz, Belar Meta dendak eraman du (150 euro). Guztira 179 boto eman dira, eta horietatik 74 Belar Metak jaso ditu.