Liburuaren eguna 2021 - Bideokontakizunak

2021/04/27

Urtero bezala heldu zaigu liburuaren eguna. Liburu baten barruan mundu oso bat gorde daiteke, ezagutzen ez genituen tokietara eramango gaituena, gura irudimena martxan jarriko diguna eta adimena aukera zirragarrietara zabaldu.

Aretxabaletarren artean idazle batzuk baditugu, eta beraiek dira oraingoan beraien kontakizunak herrikideekin elkarbanatu dituztenak.

Hiru bideokontakizun bi hizkuntzetan eta ilustratzaile baten laguntzaz hitza irudi bihurtuta.

Aukeratu zurea eta ezagutu idazlea, ilustratzailea eta beraien mundua.

Aretxabaletako idazleen parte izan nahi baduzu idatzi kultura@aretxabaleta.eus helbidera.

Josune Murgoitio

(Arrasate, 1985) idazle, kazetari eta ikerlari independentea da. 2016an bere lehen eleberria argitaratu zuen, ‘Colores prohibidos’, ETA aipatu gabe Euskal Herrian indarkeria aztertzen duena. Madrilgo Carlos III Unibertsitatean Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziatua, Bolivian eta Turkian bizi izan da. Azkenengo zortzi urteotan maiz bidaiatzen duelarik Turkiara.

Destino Estambul-ren egilea da ere, familiaren aztarnaren eta Turkiako tradizioen nazioarteko harremana jorratzen duen bere azken eleberria.Viaje a Turquía: mujeres en Marmaris, Estambul y Diyarbakir lanaren egilea da ere, bakarka egindako bidai batean izandako bizipenak agertzen dira han, emakumeen egoera aldatu egiten dela bidaia ahaztezin honetan aurrera egin ahalean. Horrez gain, ‘Pasatiempos a lo turco’, Turkiari buruzko aisialdi eta ikaskuntza eskuliburuaren egilea da, hitz bilaketen eta hitz gurutzatuen bidez.

Gaur egun, bere bikotekidearekin batera, 'Almila Shop', sortu du. Turkiako eskuz egindako bitxiak, bitxigintzako eta ehungintzako produktuak, liburuak, danbor eta aleman ikasgaiak biltzen dituen espazioa sortu dutelarik.

Murgoitiok Euskal Herriko pintada politiko eta sozialei buruzko argazkien erakusketa ere badu, bakearen kulturatik egina artearekin eta espazio publikoarekin lotuta, orain arte inoiz azaldu ez diren "Paredes pintadas" fenomenoaren lehen ikerketaren emaitza.

Brave Readers bere webgunean, Euskal Herriarekin eta Turkiarekin lotutako artikuluak aurkituko dituzu, bidaia geldoen, oroimenaren eta emakumearen ikuspegitik.

Judit Ruiz de Munain

(Agurain, 1973) Ingeniari informatikoa eta bi nerabeen ama da. Aisialdian irakurtzen eta idazten ematen du denbora.

Argitaratu zuen lehen liburua Zukafukamusuka izan zen, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako istorio erotikoen liburua. Iaz literatura saria irabazi zuen "Munduaren amaierako kroketak" ipuinarekin. Aurten "Burua galtzen" bere lehen eleberri luzea argitaratuko du, emakume moderno bat bere bizitzaren jabe nahi ta nahi ez egingo da bidean abentura ugari biziz.

Irakurle sutsua, zientzia fikzioa oso gustuko du. Stephen King, Patrick Rothfuss eta Haruki Murakami dira bere idazle gogokoenetakoak. Bere ametsetako bat literaturatik bizitzea da.

Luis José Errasti Arana  

(Aretxabaleta, 1954). Eraikuntzan lan egin zuen jubilatu arte. Langile, ofizial, kontratista eta igeltsero nagusi gisa lan egin zuelarik.

 Erretiratu zenean Gizarte Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Garai horietan idazteko zaletasuna garatu zuen. ALTRUISTA izan zen bere lehen eleberria.

Gaur egun hiru proiektutan diardu lanean laster gauzatuko direnaren esperantzarekin.

Bere zaletasunen artean, zuhaitz genealogikoen bilaketa eta garapena daude.

Jokin Mitxelena Erice 

(Donostia, 1962). Ilustratzailea. Umetan Donostian eta Oiartzunen bizi izan zen. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta hamaika haur eta gazte literaturako liburuak irudiztatu ditu. Sari eta aintzatespen ugari jasotzeaz gain, bere liburuak mundu osoko argitaletxeek argitaratu dituzte. Sarien artean Euskadi Saria eta aurten bertan jasotako Juul saria.