Larrialdi gune automatizatua

2014/10/03
Aretxabaleta, Oñati eta Debagoieneko mankomunitatea aintzindari Gipuzkoan.

Datorren astelehena, Urriaren 6tik aurrera Aretxabaletako Larrialdi guneak ( futbol zelai ondoan)  automatizatuta funtzionatuko du eta Hondakinen Informazio Bulegoaren ordutegia aldatuko da.

 Aretxabaletako Larrialdiguneak automatizatuta funtzionatuko du eta ez zaio udaltzaingoari deitu beharko. Aretxabaleta, Oñati eta Debagoieneko mankomunitatea aintzindari izango dira Gipuzkoan, larrialdi gune  automatizatua eskaintzen. Telefono batera deitu eta azalpenak jarraituaz, atea irekitzeko kodea sartu eta hondakinak sartu ahal izango ditugu gaikako edukiontzietan. Larrialdi guneko erabilera gogoratu, egoera berezietarako dela.

LARRIALDI GUNEA ERABILTZEKO URRATSAK:
943 25 22 88

1.  943 25 22 88 ra deitu eta erantzungailua ateratzen da.

2.  EUSKARAZ  1  / ERDARAZ  2

Euskaraz hitzegin nahi baduzu, sakatu 1
Erderaz hitzegin nahi baduzu, sakatu 2

3.  Zure telefonoa aurretik eman bazenuen, hurrengo pausora doa.
Bestela, zure 12 digitotako zabor kodea sartzeko eskatuko dizu, zure ontziko goiko zenbakia, pegatinan agertzen dena. Zenbakiak sartzeko aukera izango duzu.

4.  ARETXABALETA herria aukeratzeko, sakatu 1; herri baten baino gehiagotan badaukazu etxea, aukera emango dizu beste herri horretako posta kodea sartzeko, hango larrialdi gunera sartzeko.

5.  Kodea esango dizu (24 ordutan baliogarri)

6. Kodea onartzeko, sakatu 1; berriz entzuteko itxaron.

7. Telefonoa erregistratu gabe badaukazu, sisteman gordetzeko aukera emango dizu 1 sakatuz, hurrengoan kodea sartu beharrik ez izateko.

8. Larrialdi gunera joan eta kodea sartu. Atea irekiko da.

 

Bestalde Hondakinen Informazio Bulegoaren ordutegia aldatu egingo da, herritarren beharretara egokituz.

              ARETXABALETAKO HONDAKINEN INFORMAZIO BULEGOA

                                 -- Ordutegi berria --

                              Astelehena: 10:00-14:00

                              Asteazkena: 10:00-14:00 / 15:00-19:00

                              Ostirala: 10:00-14:00