Lanera bizikletan
2014/10/23
Informazio bilerak izango dira Aretxabaletan, Eskoriatzan, Oñatin eta Arrasaten.
Lanera joan-etorriak oinez edo bizikletaz egiteak onurak dakartza, bai zuretzat, bai zure osasunarentzat, bai ingurumenarentzat.Gainera, lanera bizikletan ekimenean parte hartuz bestelako abantailak ere jasoko dituzu. Bizikletan ibiltzeko ohitura sustatu nahi dugu eta lagundu nahi dizugu!
Horretarako, informazio bilerak izango dira Aretxabaletan, Eskoriatzan, Oñatin eta Arrasaten.
Aretxabaletako informazio bilera urriaren 27an izango da arratsaldeko 19:00etan Arkupe kultur etxean.
Jar zaitez martxan eta parte hartu!
Hona hemen informazio gehigarria.