Lan eskaintza: bi peoien eta informatikari laguntzailearen kontratazioa

2017/01/03
Bi peoi eta informatikari laguntzaile bat kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako.

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko beharrezkoa da lanik gabe eta LANBIDEn izena emanda egotea.

Peoien kasuan bete-beharrak:

  • Bat 55 urtetik gorakoa izan beharko da eta, bestea, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzailea.
  • Aretxabaletan erroldatuta.
  • Euskarako lehen hizkuntza eskakizuna izatea. Lehen hizkuntza eskakizuna ez duenak azterketa egin beharko du.

Informatikari laguntzailearen kasuan bete-beharrak:

  • Emakumea izatea.
  • Debagoienean erroldatuta egotea.
  • Euskarako hirugarren hizkuntza eskakizuna izatea. Hirugarren hizkuntza eskakizuna ez duenak azterketa egin beharko du.
  • LHH Administrazio kudeaketa, informatika ikasketak, sistema mikroinformatikoak eta sareen ikasketak edo baliokideak.

Peoien kontratazioa:

  • Langile kopurua: 2 peoi kontratatuko dira.
  • Izen-ematea:  urtarrilaren 9tik 16ra arte.
  • Kontratuaren iraupena: 4 hilabete


Informatikari laguntzailearen kontratazioa:

  • Izen-ematea:  urtarrilaren 3tik 10era arte.
  • Kontratuaren iraupena: 3 hilabete eta 6 egun