La Traviata opera antzeztuko da Aretxabaletan
La Traviata
Giuseppe Verdi italiarraren opera bat da La Traviata, Alexandre Dumasen “La dame aux camélias” nobelan oinarrituta. 1853 urtean estreinatu zen, arrakastarik gabe. Urtebete beranduago egin ziren antzezpen gehiago eta arrakasta handia lortu zuen, gaur egun arte iritsi da bere ospea. Izan ere, opera erromantikoen artean gustukoena da gaur egun, ezagunena; uraren gainean, izarren azpian, Sydney hiriaren baitan.
Hiru atal ditu obrak eta guztira 130 minututako iraupena. Lehen eta bigarren atalak jarraian antzezten dira eta atsedena eta gero, hirugarrenean sartzen dira.
Datu onak Arkupen 2018an
Jose Miguel Uribarren, kultura zinegotziak adiera bezala “2018an zehar Arkupen antolatu ditugun ekintzetan izan diren datu positiboak ikusita, programa berdinarekin jarraituko dugu aurten ere, eta bestelako berrikuntza batzuk antolatzera ausartu gara, kasu honetan opera”. Izan ere 2018ko datuak oso onak dira. Zineari dagokionez, umeentzat 23 pelikula eskaini dira eta 2.427 ikusle izan dira. Helduentzat, berriz, 25 pelikula eman dira eta 5.042 ikusle izan dira. Zine klubak kopuru txikiagoa izan du; 13 pelikuletan 218 pertsona izan baitira. Horrez gain, antolatu diren antzerki emanaldietan Arkupe bete egin da behin baino gehiagotan.