Kurtzebarri LHk “Eskola jasangarriaren ziurtagiria” jaso du Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik

2017/06/13

Euskadiko Eskolako Agenda 21 programari atxikitako 22 ikastetxe publiko eta pribatuk jaso dute, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik, eskola jasangarriak direla ziurtatzen duen agiria. Ekitaldia Busturiako (Bizkaia) Biodibertsitatearen Zentroan egin zen, eta bertan ehundik gora ikaslek parte hartu zuten, euren irakasle eta herrietako alkateekin batera.