Kurtzebarri eskola BHI “Eskola Jasangarria” ziurtagiria jaso du lehendakarien eskutik
Orain, Euskadiko 98 ikastetxek, horietatik 5 Lanbide Heziketakoak, dute “Eskola Jasangarria” ziurtagiria. Ikastetxe horiek IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertako irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dute. Guztiek gainditu dute berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituen auditoretza.
Eskola Agenda 21aren topaketa honekin amaitzen da Euskadiko ikastetxeetan irailean hasitako prozesua. Hala, kanpoko auditoretza baten bitartez , euren curriculumek, euren baliabideen kudeaketak eta hezkuntza-komunitatearen parte hartzeko bideek jasangarritasun-ereduei jarraitzen dietela frogatzeko ebidentzien bila jardun dute.
Eskola Agenda 21ek “Eskola Jasangarria" ziurtagiriarekin saritu dituen 30 ikastetxeak 21 udalerritakoak dira:
- Arabako 2 ikastetxe: Oion, Gasteiz
- Bizkaiko 12 ikastetxe: Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Durango, Galdakao, Gernika, Iurreta, Loiu, Mungia, Santurtzi, Trapagaran, Zamudio
- Gipuzkoako 8 ikastetxe: Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Bergara, Donostia, Legazpi, Urnieta