Konfinamenduan indarkeria jasaten ari bazara eta zure erasotzailearekin aislatuta bazaude deitu
Indarkeria matxista arazo sozial larria da jendartean, emakumeen eta gizonen artean dagoen egiturazko desberdintasunean du jatorria, eta emakumeen autonomia- eta erabaki-gaitasunak menderatzea eta kontrolatzea du helburu.
Indarkeria matxista ez da indarkeria hori pairatzen duten pertsonen banakako arazoa, jendarte-arazo sakona da eta erakundeen laguntza irmoa eta koordinatua eskatzen du, indarkeria hori desagerrarazten saiatzeko eta biktimei laguntzeko estrategia ahalik eta eraginkorrena eta egokiena izan dadin.
Aretxabaletako Udalak argi eta garbi adierazi du ez duela emakumeen giza eskubideen urraketarik onartuko eta kezkatuta agertu da koronabirusaren osasun-krisiaren ondorioz konfinamenduan gerta daitezkeen ekintza eta jokaera matxisten gorakadaren aurrean.
Horregatik guztiagatik, erasotzailearekin isolamenduan bazaude edo eraso bat jasaten baduzu edo norbait egoera horretan egon daitekeela jakiten baduzu, honako telefonoetara deitu dezakezu:
943 711 862
Aretxabaletako Gizarte Zerbitzua 09:00-14:00 bitartean (astelehenetik ostiralera)
900 840 111
24 orduko telefonoko arreta zerbitzua da. Telefono anonimoa da eta ez du fakturan arrastorik uzten