Kolaborazioa Alboanekin

2015/01/05
Ekainean Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeak Vanessa Sanchez ETBko kazetariarekin batera Spot bat egin zuten.

Spotaren titulua:  Zeure mugikorrak ezkutatzen duena: 

https://www.youtube.com/watch?v=k8OqRghIekY  (05min:29seg) 

Alboan ONGak kanpaina bat egin zuen, “Tecnología Libre de Conflicto” izenekoa. Bertan adierazten da zein konexio duten gure tablet eta ordenadoreek RD Congon dagoen gerra zibilarekin. Bertan azaltzen da guk zer egin dezakegun biolentzia hau bukatzeko.

Informazioa : http://www.tecnologialibredeconflicto.org

Alboanek honako hau eskatzen du: telefono zaharrak birziklatzera eramango ditu eta ateratako etekinak hezkuntza proiektuetan, integrazioan eta ingurugiroa zaintzeko erabiliko ditu.

Kaxa batzuk jarriko dira mugikorrak jasotzeko.

Non utzi dezaket mugikorra?

Aretxabaleta:Ibarra kiroldegian eta Arkupee Kultur Etxean.

Arrasate: Harreman Denda, Emaus, Elkarhezitzen eta Mundukiden

Eskoriatza: Huezi Unibertsitatean

Kanpainak ez dauka bukaera datarik.

Kanpaina honen bidez bildutako dirua honetarako erabiliko da: Kongoko Errepublika Demokratikoan jarduten duen JRS - Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (http://es.jrs.net/), zehazki JRS-Laku Handien atalak, aurrera eramaten dituen proiektuak laguntzeko.

JRS-LHek bi ildo nagusi garatzen ditu, batez ere, Ipar Kivu eskualdean:

A) Gatazken ondorioz euren etxeak eta herrixkak atzean utzi behar izan dituzten pertsonei (lekualdatutako pertsonak) hezkuntza formala bermatzea, bai pertsona hauentzat antolatzen diren kanpoetan, bai kanpo hautetatik at dauden eskoletan. 

B) Gatazken ondorio berak sufritzen dituzten pertsona hauen alboan izan, batez ere ahulenei eta emakumei begira. Honen barne babesa, hezkuntza ez-formala eta ogibideak garatzeko ikasketak eskeiniz.